Politika -

Ramon Rubial 2009 Saria

Rubalcaba: 'ETAren amaiera bakarra da posible gaur, aldebakarrekoa'

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak lehen legealdian terrorismoarekin elkarrizketaren bidez amaitzen saiatzea defendatu du Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Elkarrizketaren bidez amaiera izateko aukerarekin amaitu zuen ETAk (2007an) eta gaur amaiera posible bakarra dago: Aldebakarreko, behin betiko eta baldintzarik gabeko amaiera", Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren hitzetan.

Balio sozialisten defentsan egindako langatik jaso du gaur Rubalcabak Ramon Rubial 2009 Saria; Bilbon jasotako sari hori eskertu du barne ministroak.

Aurreko legealdian Zapateroren Gobernuak elkarrizketaren bidez terrorismoarekin bukatzeko saiakerak defendatu ditu Rubalcabak.

"Sozialistak hitz egiten saiatu gara, baina beste askori gertatu bezala, ulertezintasuna eta kritikak izan ditugu. Eta ez da saiakera hutsala izan. Gaur ez geundeke gauden tokian aurretik saiatu ez bagina, eta saiatu izanagatik, orain egia esanda, jakin badakigu indarkeriarekin bukatzeko bidea hori ez dela", esan du.

"Euskadin arriskuan diren bakarrak terroristak izatea lortzen ari gara guztion artean; kaletik askatasunez ibiltzeko beldurra duten bakarrak hiltzaileak eta fanatikoak izatea, alegia", azpimarratu du.

"Nekaezintasuna eta pairamen handia"

"Hau ez da azken urteko lanaren emaitza, neke eta pairamen handia izan dugulako; ETA ahaztuta dagoenean, Poliziaren eta politikaren kemenari eta gaizki irtendako elkarrizketei esker lortu zela ikusiko dugu", azaldu du.

Rubalcabari saria emateaz gain, Nelson Mandelari; Repsol eta Mercedes Benz enpresei; Mundukide Fundazioari; Kaiku arraun taldeari eta Ernesto Santolaya itzultzaileari eman dizkiete golardoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea