Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Mikel Aranak zalantzan jarri du EBren Kontseiluaren legezkotasuna

Hala ere, arratsaldean egingo duten bileran parte hartuko duela esan du eta, iragarri duenez, bertan izango dira Madrazoren sektorearekin ezberdintasunak izateagatik kanporatu zituzten 9 lagunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Batuaren idazkari nagusi eta legebiltzarkideak gaur goizean baieztatu duenez, Kontseilu Politikoaren bilerara joango da (18:30), deialdiaren legezkotasunaren inguruan "zalantza asko" dituen arren.

Radio Euskadin esan duenez, "ez dauka zentzurik gauzak muturrera eramatea erakundearen alde bat Kontseilu Politikoaren batzarrera joan dadin eta bestea ez".

"Normaltasunez joango gara bilera horretara eta, logikoa denez, legearen aurka kaleratuak izan diren bederatzi pertsonak horiek ere han izango dira", azpimarratu du Javier Madrazoren sektorearekin ezberdintasunak izateagatik EBtik kanporatu zituzten pertsonei aipu eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea