Politika -
Krisia EBren baitan
Madrazok gutuna bidaliko dio Mikel Aranari, dimisioa berresteko
"Nire dimisioa ofiziala zela eta onartuta zegoela uste nuen, baina antza, ez da horrela", adierazi du Mikel Aranak dimisioa sinatu gabe zegoela esan zuela eta.
Erredakzioa
Javier Madrazok esan du "ofizialtzat eta onartutzat" eman zuela bere dimisioa, baina gaur bertan Ezker Batuan duen karguari uko egiten diola esanez beste idatzi bat egingo duela iragarri du. "Nire erabakia zintzoa eta irmoa da", erantsi du. "Astelehen goizean eskatu nion Antolakuntza Idazkaritzari nire ardura guztiak etetea", azpimarratu du.
Mikel Aranak esandakoaren harira egin ditu adierazpenok Javier Madrazok. Aranak zalantzan jarri zuen Madrazoren dimisioa, agiria sinatu ez zuela esanez. Gainera, Javier Madrazoren sektoreari "Estatu kolpea" ematea leporatu zion, Kontseilu Politikoaren "gehiengoa maniplulatzeagatik".
Bere blogean publikatutako artikulu batean, Madrazok nabarmendu du joan den igandean iragarri zuen kargua utzi nahi zuela, "arrazoi pertsonalak tarteko", baina Ezker Batuaren "etorkizun politikoari buruz sortu den eztabaidak ere" eragina izan duela onartuta.
Gauzak horrela, bere erabakia jakinarazi zion Mikel Aranari. "Nire dimisioa ofizialtzat eta onartutzat zegoela uste nuen, beste tramite gehiagorik behar ez zela, baina orain jakin dut ez dela horrela eta, antza, beste jakinarazpen bat beharrezkoa da", azaldu du. Ildo horretan, gaur bertan beste idatzi bat prestatuko duela eta Mikel Aranari igorriko diola jakinarazi du. "Nire erabakia zintzoa eta irmoa da, igandean iragarri nuen moduan. Uste dut niretzako nahiz Ezker Batuarentzako onuragarria izango dela. Bestela, ez nuen urrats hau emango", azpimarratu du.