Politika -
Ezker Batua
Arana eta Madrazo astelehenean bildu egingo dira egoera bideratzeko
Eztabaidan desadostasun politiko garrantzitsurik ez dagoela azaldu du Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak, "boterera heltzeko nahia dago gehiago".
Erredakzioa
EBko gatazka konpontzeko itxaropentsu agertu da Mikel Arana Ezker Batuako koordinatzaile nagusia eta astelehenean Javier Madrazorekin bilduko dela iragarri du, egoera bideratzen saiatzeko. Hauteskundeetan, "zatituta dagoen erakunde bat sinesgarritasunik ez duen aukera" dela esan du Aranak.
Ezker Batuan diren desadostasunak baloratu ditu ezkerreko buruzagiak. Aranak azaldu duenez, "orain jarrerak aurrez aurre direla eta bakeak egitea zaila ematen du".
Eztabaidan desadostasun politiko garrantzitsurik ez dagoela azaldu du Aranak, "boterera heltzeko nahia dago gehiago", Madrazoren aldekoei erreferentzia eginez.
Zentzu horretan, EBn bi koordinatzaile nagusi direnik ukatu du Aranak, eta Javier Madrazok dimititu egin duela baieztatu du. Hala ere, momentu honetan presidentetzako bi koordinatzaile direla onartu du: Ana Telleria eta Serafin Llamas.
Madrazo
Bestalde, "elkarrizketa eta akordioa bilatzeko denbora" dagoela esan du Javier Madrazo EBko presidente ohiak, eta atzo bere dimisioaren berri idatziz eman zuela baieztatu du.