Politika -

Azken adierazpenen harian

Facebookek Zabaletaren kontrako talde bat desegin dio UPNri

"ETAko kideak hiltzaileak dira eta ez ideia batzuen defendatzaileak, Nabaik adierazi bezala" da gazteek sortutako taldearen izena eta ideologia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNkoek Iñaki Zabaleta Nabaiko buruzagiak ETAren jarduerekiko duen iritziaren kontrako postura adierazteko sortutako talde bat desegin du Facebookek. Banda armatua ideia batzuengatik borrokatzen dela adierazi du Zabaletak.

Facebooken ustez, taldeak pertsona baten eskubideak urratzen ditu; Zabaleta. Erabakia jakin ostean, hura kritikatzeaz gain, Juventudes de Navarrak beste talde bat sortu du "Adierazpen askatasunaren alde Faceebooken eta ETAren aurka" lelopean.

Sergio Rayas talde erregionalista eta Juventudes de Navarrako presidente ohiak esan duenez, erabakia "gaitzesgarria" da eta ez dute ulertzen badaudelako beste politikari batzuen profilen aurkako taldeak eta mantentzen direlako, hala nola, Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurkakoa edo Arnaldo Otegi legez kanpo dagoen ezker abertzaleko bozeramailearen kontrakoa.

Gainera, Facebooken profil "faltsuak" ere badaudela salatu du, Iruñeko alkate eta UPNko presidentearen kaltetan eta hala eta guztiz ere "salatu arren mantentzen dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea