Politika -
Euskara
Lehendakariaren euskara klaseek 51.250 euro balio dute
Patxi Lopezek informazio hau eman du Aralarreko Mikel Basabek lehendakariari informazioa ematea eskatu ondoren.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak jasotzen dituen klaseek 51.250 euro balio dute eta euskara irakasle batek egunean lau orduz libre egon behar da klaseak lehendakariaren ordutegira moldatu ahal izateko. Klaseen bataz besteko iraupena ordu eta erdikoa da. Patxi Lopezek informazio hau eman du Aralarreko Mikel Basabek lehendakariari informazioa ematea eskatu ondoren. Horretaz gain, Ulibarri Euskaltegiarekin duten kontratua argitaratuta dagoela, eta beraz, publikoa dela gogorarazi du.
Kontratazio baldintzen artean klaseen iraupena finkatzen da, 90 minutu, eta klaseak irakasle-tutore batek eman behar dituela. Gainera, klaseak lehendakariaren ordutegiaren arabera moldatu behar direla diote kontratazio baldintzek.
Euskera klaseak emateko zerbitzua luzatu daitezke hala erabakitzen baldin badute.