Politika -
Ezker Batua
Bilderberg Klubak finantza-terroristak biltzen dituela dio Larak
"Langabeziaren erantzuleak dira, eta gainera, Europako, munduko eta Espainiar estatuko hiritarren sufrimenduaren erantzuleak ere badira", ziurtatu du.
Erredakzioa
Cayo Lara Ezker Batuko (EB) koordinatzaile orokorrak ziurtatu duenez, Sitgesen ospatutako Bilderberg Klubean "momentu hauetan nazioarteko finantza-terroristak biltzen ari dira" eta bere ustez, "mundua kaos finantzarioan murgildu dutenen alde garrantzitsu bat osatzen dute".
Ezker Batuko buruzagiak Santiagon ospatutako prentsaurrekoan kritikatu du "krisiko erantzuleak, langabeziaren erantzuleak eta horretaz gain Europar, munduko eta Espainiar estatuko hiritarren sufrimenduaren erantzuleak izatea".
Bilderberg Klubeko kideak "gobernu-zerbitzuz lagunduta" daudela azpimarratu du. "Ezin dugu ulertu ezkutuko hizketa eta erabakiak egotea bertan biltzen diren kideen zati bat herriaren bozeramale eta kargu publikoetakoak direlako, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea barne", gaitzetsi du. "Ziurrenik", batzar hauetan "doikuntza zorrotzen politikari eustea erabakiko dute" adierazi du. "Bitxia da oso merkatuak pozteko ematen diren gomendioak beti berdina izaten jarraitzea, hiritarroi egurra ematea", deitoratu du Cayo Larak.