Politika -

Adierazpenak

''EAJrekin biltzeagatik ez diogu Lopezekin leial izateari utziko''

Antonio Basagoitik astelehenean Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin izango duen bilerari buruz hitz egin du, eta Eusko Jaurlaritzari "egonkortasuna" ematen jarraituko duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiak EAJrekin "hitz egiteak" ez du esan nahi "Patxi Lopezen Gobernuarekin leial izaterari utziko" diotela.

PPko agintariak astelehenean, Bilboko PPren egoitzan, Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin izango duen elkarrizketari buruz hitz egin du, bilera "normaltasunaren barruan eta indar demokratikoen arteko elkarrizketaren beharrean" ezarriz.

EAJren eta PPren artean "ezberdintasunak izan" arren, politikariek "herritarrentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan ados jartzeko beharra dute".

Basagoitiren arabera, PPk Eusko Jaurlaritzari "egonkortasuna" ematen jarraituko du, "haien politikak zentzudunak diren artean" eta "bi oinarrizko gauza" betetzen diren artean: "adostasuna lortzeko lana eta askatasuna lortzea".

Basagoitik adierazi duenez, PPk ez dago Lopezen "politika guztiarekin" ados, "alderdi bera ez garelako eta Gobernuan batera ez gaudelako". Adostasun eza horietako bat politika fiskala da, lehendakariak errenta altuenei zergak igotzea nahi duen bitartean PPren iritsia "kontrakoa" baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea