Politika -

Kalumniak

Ertzaintza babesteko Aresek aurkeztutako kereila uztea ukatu dute

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak salaketa bat jarri zien Ondarroan atxilotutako abokatuei, Ertzaintzari Aresek aginduta atxilotuak torturatzea adierazi ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko instrukzio hirugarren auzitegiko epaileak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak aurkeztutako kereilaren kontrako helegitea bertan behera utzi du.

Iragan apirilaren 23an Aresek kereila bat aurkeztu zuen ETAren kontrako operazio batean Ondarroan eta EAEko beste herri batzuetan atxilotuen abokatuen kontra, Ertzaintzari, berak aginduta, atxilotuei torturatzea leporatu ostean.

Abokatuek aurkeztutako helegitea bertan behera uzteaz gain, epaileak prozesuarekin aurrera jarraitzea erabaki du eta datorren ekainaren 22an abokatu bat inputatu bezala deklaratzera deitu du.

Alternatibako hiru ordezkarik aurkeztako idatzia ukatu egin du ere epaileak. Aternatibakoek izapideak handitzea eta haietan gehitzea eskatu dute, arrakasta barik, bere garaian Egunkaria kasuan tortura akusazioak argitu nahian.

Epailearen ustez bi gertakarien artean ez dago inolako erlaziorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea