Politika -
Herri-ekimena
Kataluniaren autodeterminazio erreferenduma deitzea onartu dute
Egitasmoak legea betetzen ez duela uste dutenez, PSCk eta PPk txosten bat eskatuko diote Estatutuko Bermeen Kontseiluari.
Erredakzioa
Kataluniaren autodeterminazio erreferenduma deitzeko herri-ekimena onartu du gaur Parlamentuak.
CIU, ERC eta ICV-EuiA alderdiek aldeko bozka eman dute eta ekimen horrek, Konstituzioaren erreforma du ardatz.
Egitasmoak "legea betetzen ez duela eta konstituzioaren aurkakoa dela" uste dutenez, PSCk eta PPk txosten bat eskatuko diote Estatutuko Bermeen Kontseiluari.
Sozialistak, gainera, ez daude ados erreferendumaren galderarekin: "Kataluniako Parlamentuak herri-borondatearen mesedetan, beharrezko ekimenak burutu ditzan, Kataluniako nazioa Europar Batasunaren estatu independente, demokratikoa bilakatzearekin ados zaude?