Politika -

inkesta

EiTB Focus: Boto gutxi batzuek alda lezakete Legebiltzarra

Eserleku bana dago jokoan hiru lurraldeetan: 100 botogatik, Araban; 800engatik, Gipuzkoan; eta 1.600engatik, Bizkaian. Aurrekoekin alderatuta, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk gora egingo lukete.

Legebiltzarreko eserlekuen estimazioa, boto-asmoaren arabera. EiTB
EiTB Focus
EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 28 eserlekurekin

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boto gutxi batzuek edukiko dute azken hitza; horien arabera, batera edo bestera osatuko da irailaren 25eko EAEko hauteskundeen ondorengo Eusko Legebiltzarra, EiTB Focus makroinkesta soziologikoaren bosgarren atalaren arabera.

Hilabeteotan Euskal Irrati Telebista taldeak egin dituen inkestekin alderatuta, azken honek emaitza hobeak aurreikusi ditu EAJrentzat, EH Bildurentzat eta PSE-EErentzat. Elkarrekin Podemosek, PPk eta Ciudadanosek, aldiz, atzera egingo lukete, betiere aurreko EITB Focus galdeketekin alderatzen badugu.

Hala, bosgarren atal honen arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, 28 eserleku erdietsita. Igo ere egin lezakete jeltzaleek, 29 ordezkari lortzeraino, edota 27rekin geratu ?duela lau urteko hitzorduan horiexek eskuratu zituen?. EH Bildu izango litzateke bigarren indar, 17 ordezkarirekin, eta hiru galduta. Elkarrekin Podemos indartsu sartuko litzateke ganberan, 13 legebiltzarkide eskuratuta. Dantza legokeen ordezkaria berari balegokio, berriz, Pili Zabala buru duen alderdiak 14 eserleku izango lituzke. PSE-EE izango litzateke laugarren indar, 9 eserleku lortuta, baina jokoan legokeena galduta, 8rekin geratuko litzateke ?16 eskuratu zituzten 2012ko hauteskunde autonomikoetan?. Alderdi Popularrak bi ordezkari galduko lituzke, eta 8 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke. Azken eserlekua kontra balu, berriz, 7 ordezkari izango lituzke PPk. Ciudadanosek ez luke ordezkaritzarik lortuko.

EITB FOCUS BOTO ASMOA EAEN 19 09 2016

EITB FOCUS BOTO ASMOA EAEN 19 09 2016

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA EAEN 19 09 2016

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA EAEN 19 09 2016

I25eko hauteskundeei begira boto-asmoari buruzko inkestak argitaratzeko azken eguna da gaurkoa. Bozetarako astebete eskas falta dela, hiru lurraldeetan eserleku bana jokoan dagoela agerian utzi du inkestak. Azken legebiltzarkidea erabakiko lukeen boto kopurua parte hartzearen araberakoa izango litzakete, EiTB Focusen arabera. Hori horrela, % 35,6ko abstentzioa (txikiagoa, Araban; antzekoa, Bizkaian; eta apur bat handiagoa, Gipuzkoan) kontuan hartuta egin dira proiekzioak.

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA 19 09 2016

Araban, abstentzioa % 34,1 izanda, 100 bat botok erabakiko lukete eserlekua EAJrentzat edo Ciudadanosentzat ote den.

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA ARABAN 19 09 2016

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA ARABAN 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA ARABA 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA ARABA 19 09 2016

Bizkaian, lehia EAJren eta PSE-EEren artean egongo litzateke, 1.600 botorekin, betiere abstentzioa  % 35,2koa bada.

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA BIZKAIAN 19 09 2016

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA BIZKAIAN 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA BIZKAIA 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA BIZKAIA 19 09 2016

Gipuzkoan, Elkarrekin-Podemos eta PPren artean egongo litzateke dantza, eta 800 botok erabakiko lukete eserlekua norentzat den (kasu honetan, abstentzioa % 36,9 izango dela hartu da oinarritzat).

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA GIPUZKOAN 19 09 2016

EITB FOCUS ESERLEKUEN ESTIMAZIOA GIPUZKOAN 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA GIPUZKOA 19 09 2016

EITB FOCUS AZKEN ESERLEKUA GIPUZKOA 19 09 2016

Emaitzok mahai gainean, hauek izango lirateke itun posibleak:

EITB FOCUS ITUN POSIBLEAK 19 09 2016

EITB FOCUS ITUN POSIBLEAK 19 09 2016

Herritarrei hautagaien inguruan duten iritziaz eta lehendakari nahiko luketen pertsonaz ere galdetu diete. Hona emaitzak:

EITB FOCUS HAUTAGAIEN BALORAZIOA 19 09 2016

EITB FOCUS HAUTAGAIEN BALORAZIOA 19 09 2016

EITB FOCUS NOR NAHIAGO DUZU EAEKO HURRENGO LEHENDAKARI  19 09 2016

EITB FOCUS NOR NAHIAGO DUZU EAEKO HURRENGO LEHENDAKARI 19 09 2016

Fitxa teknikoa

EiTB Focus Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoa da. 1.200 pertsonari (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan) telefonoz galdetuta eginda dago, % 95eko konfiantza mailarekin.

Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, generoa eta adina kontuan hartuta sortu dute. Inkesten % 24,8 euskaraz egin dituzte, eta gainerakoak (% 75,3), aldiz, gaztelaniaz. Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.

Inkestak irailaren 14an eta 15ean egin zituzten, telefonoz. Elkarrizketek, batez beste, lau minutu eta 40 segundo iraun zuten. Luzeena 10 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, hiru minutukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra bideoak EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba PSE-EE Euskadiko PP Ciudadanos Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus