Politika -

Legebiltzarrean

Bizikidetza Planaren xehetasunak azalduko ditu gaur Jaurlaritzak

Rodolfo Ares, Isabel Celaa eta Idoia Mendia sailburuek arratsaldean (16:00) aurkeztuko dute Bizikidetza Demokratikorako Plana Eusko Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizango sailburuak, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak eta Idoia Mendia Justizia sailburuak agerraldia egingo dute Legebiltzarrean (16:00) Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeria Deslegitimizaziorako Planaren xehetasunak.

Eusko Jaurlaritzak atzo onartu zuen aipatu plana Gernikan egindako Gobernu-bileran. Patxi Lopezek ondoren eskaini zuen agerraldian iragarri zuenez, berak pertsonalki bultzatuko du egitasmoa.

Lehendakariak adierazi zuenez, plana aurrera eramateko ez du "atxikimendu akritikorik" bilatu nahi izan alderdi politikoen aldetik, elkarteen aldetik eta hezkuntza alorrekoetatik, baizik eta "ezadostasunak bideratzeko lankidetza aktiboak" bilatu ditu. Era berean, azpimarratu du "egutegi zorrotzaren gainetik akordioak bilatzea" izan dela Eusko Jaurlaritzaren "lehentasuna".

Bizikidetza Planak ez du Eusko Legebiltzarraren babesa behar. PPren eta UPyDren babesa du, eta EAJk puntu batzuetan ados dagoela badio ere, osotasunean ez du babesten, nahiz eta Gasteizko Gobernuarekin negoziaketa zuzenetan aritu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea