Politika -
Euroagindua
Jon Telleria libre geratu da, epaiketaren zain
Segiko buruzagietako bat izatea leporatzen diote eta gaur eraman dute epailearen aurrera, ANren euroaginduaren berri ematera. Ondoren, libre utzi dute eta datorren asteartean izango da epaiketa.
Erredakzioa
Jon Telleria Segiren ustezko buruzagi ohia izatea egotzita atzo Urruñan (Lapurdi) atxilotu zuten gazte idiazabaldarra aske utzi dute gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.
Gaur eraman dute epailearen aurrera eta horrek bere aurkako euroaginduaren berri eman dio. Asteartean izango du euroagindu epaiketa eta ordura arte aske utzi dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azpimarratu duenez, azken hilabeteotan Jon Telleriak bizimodu "erabat publikoa" egin du Urruñan eta, adibide bezala, arratsaldero Info7 irratian kazetari lanetan aritu dela jakinarazi du.