Politika -
Herrizaingo Saila
Ertzainen datuak publiko egin zituen gizon bat atxilotu dute
Atxilotuak -48 urteko Bilboko bizilaguna- ertzainen 600 bat argazki jarri zituen Interneten. Talde armatuko kide edo laguntzaile izatea egotzi dio Ertzaintzak.
Erredakzioa
Ertzaintzaren 600 agenteren datuak sarean jarri zituen gizonezkoa identifikatu eta atxilotu du Ertzaintzak, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ustezko iruzurgilea 48 urteko Bilboko bizilaguna da. Auzitegi Nazionaleko Instrukziozko 5. epaitegiarekin elkarlanean abiatu duten operazioan, agenteen argazkiak eta aztertzen ari diren beste hainbat agiri atzeman dituzte.
Ikerketa
Iazko azaroan Ertzaintzaren 600 bat agenteren datuak Interneten zeudela ohartu zen Herrizaingo Saila. Foroetan eta ''erradikalen'' atarietan zegoen material hori agenteek kendu zuten arte.
Ertzaintzaren Terrorismoaren aurkako Informazio Taldeak ikerketa abiatu zuen. Ikerketa zaila izan dela esan du Herrizaingo Sailak. Ustezko delitugilearen, 48 urteko Bilboko bizilagunaren, etxea miatu eta agenteen argazkiekin batera, itxurazko bi su-arma, beste batzuen izenean zeuden kreditu txartelak eta gakordeak, besteak beste.
Talde armatuako kide edo laguntzaile delitua leporatu dio Ertzaintzak atxilotuari.