Politika -
Bilera
Gonzalezek PSOEtik gertu dagoela esan du
Gonzalezek Gobernuaren komunikazio akatsak onartu ditu, PP kritikatu du eta alderdikideak mobilizatzera bultzatu ditu, oraindik ere bi urte falta direlako hurrengo hauteskundeetarako.
Erredakzioa
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hitzetan, "alderdiak zailtasunak dituen unean, PSOEtik gertuago sentitzen da herriak zailtasun uneak bizi dituelako". "Inor ez dadila engainatu: gauzak ondo doazenean, distantzia kritikoa; gauzak gaizki doazenean, militantzia argia eta garbia", esan du. Alderdikideak mobilizatzera bultzatu ditu eta "gogoari" eusteko esan die.
Gonzalezen hitzak txaloka hartu dituzte Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Gobernuko eta PSOEko agintariek.
PPk krisian izandako jarrera "arduragabetzat" jo du; ildo horretan, hauteskunde orokorrak aurreratzeari eragozpenik ez liokeela jarriko adierazi du, betiere, "programa alternatibo bat" dagoenean.