Politika -
'Polo soberanista'
Urizar: 'Ezker abertzalearekin sukalde lana ondo doa'
EAko idazkari orokorrak adierazi duenez, aurrerapausuak "soilik bide politikoetatik lan egingo duen gune soberanistaren" sorkuntzan zehaztuko dira.
Erredakzioa
Peio Urizar EAko idazkari orokorrak adierazi duenez, ezker abertzalearekin "polo soberanista" sortzeko "sukalde lana" ondo doa eta sektore honek biolentzia alde batera uzteko orduan "aurrerapenak" ikusi dituela baieztatu du.
Urizarrek adierazpen hauek egin ditu Eusko Alkartasunak Gasteizen izan duen Batzar Nazionalean. Bilera honen helburua ezker abertzalearekin batera "espazio soberanista" sortzeko "apustu estrategikoa" berrestea da.
Ser kateak bere webgunean argitaratukoaren arabera, EA eta ezker abertzaleak Euskal Herrian eta Nafarroan "polo soberanista" sortzeko akordioa Euskalduna Jauregian aurkeztuko dute ekainaren 20an.
Adierazpen hauen harira, "arreta akordioaren edukian, eta datan" jarriko dutela adierazi du Urizarrek. EAko idazkari orokorrak adierazi duenez, aurrerapausuak "soilik bide politikoetatik lan egingo duen gune soberanistaren" sorkuntzan zehaztuko dira.
Urizarrek esandakoaren arabera, "une aproposean" jakinaraziko da akordioa.