Politika -
Iruñean
Urtebeteko zigorra zerbitzari bati ETAko argazkiak jartzeagatik
Fiskaltzaren arabera, auzipetuak ETAko lau kideren argazkiak kentzeari uko egin zion Guardia Zibila Iruñeko Ezpala tabernan agertu zenean, 2009. urtean.
Erredakzioa
Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea eskatu du Iruñeko taberna bateko zerbitzari batentzat, ustez terrorismoa goraipatzeagatik ETAko lau kideren argazkiak lokalean erakusteagatik.
Fiskalaren arabera, datorren astean Auzitegi Nazionalean epaituko duten auzipetuak argazkiak kentzeari uko egin zion, Guardia Zibila bere lokalean sartu eta eskatu egin zionean, Ezpala tabernan, 2009ko abuztuaren 4an.
Akusazioaren arabera, taberna horretan ETAko presoekin erlazionatutako ekitaldiak egiten zituzten "ustezko ekintza kulturalekin ezkutatuz".
Tabernako gertakariaren ostean, fiskalak Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari lokala itxi dezala eskatu zion, baina epaileak itxiera ukatu zuen, tabernako jabeak eta zerbitzariak argazkiak kendu zituztela ziurtatu baitzuten haien adierazpenean.