Politika -

Lanuztea

EBk batasuna eskatu die sindikatuei, greba 'eraginkorra' izan dadin

Mikel Aranaren arabera, "arrazoiak soberan daude" greba orokorrera deitzeko, Zapaterok ezarri nahi duen erreformari aurre egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana EBko koordinatzaile orokorrak adierazi duenez, "arrazoiak soberan daude" greba orokorrera deitzeko, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak ezarri nahi duen ebazpenari aurre egiteko.

Hala ere, Aranaren ustez, deialdia "sindikatu guztiek batera konbokatu behar du, benetan eraginkorra izatea nahi badugu".

EBko koordinatzaile orokorrak azpimarratu duenez, neurriak "ongizate sistemaren, langileen eskubideen eta gutxiago dutenen pertsonen kontrakoak izango dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea