Politika -

Koalizioa

EAJ, harrituta Batasunaren jarrerak NaBain eragina izan dezakeelako

Jose Angel Agirrebengoak txosten bat aurkeztu du, koalizioan alderdi berriak sartzeko akordioak kide diren formazio guztien botoarekin egitea exijituta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidentea harrituta agertu da, ezker abertzalearen jarrerak "argi" eragina izan dezakeelako bere alderdiak, EAk, Aralarrek, Batzarrek eta independienteek osatzen duten NaBairen koalizioan.

Agirrebengoaren arabera, "harrigarria" da "Zutik Euskal Herria" ezker abertzalearen manifestuak "hainbat mugimendu" sortzea, "indarkeriarik gabeko prozesu demokratikoa" defendatzen duten alderdi politiko batzuen artean.

Agirrebengoarentzat, datorren igandean EAk eta ezker abertzaleak batera egingo duten ekitaldia bezalako "mugimendu" horiek NaBairen zenbait alderdien "estrategia politikoa eraldatu dute".

"ETAren agindupean urte askoan izan ostean", legez kanpoko Batasunak egiten ari den "ahaleginak" balioetsi ditu Agirrebengoak, baina prozesu horren inguruan "oraindik zalantza handiak" dituela onartu du.

Nafarroako EAJko presidenteak dokumentu bat aurkeztu du koalizioan alderdi berriak sartzeko akordioak kide diren formazio guztien botoarekin egitea exigituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea