Politika -

Liburu baten aurkezpena

ETAren 'itxaropen faltsuak' salatu ditu Aznarrek

Gobernuko presidente ohiaren hitzetan, "ideia guztiak ez dira legitimoak demokrazian, nahiz eta indarkeria albo batera utziz azaldu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziaketa batera heltzeko ETAren inguruak planteatutako "itxaropen faltsuen jokoan" ez erortzea eskatu du gaur Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak, "distrazio operazioak" alde batera utzi behar direlako. Izan ere, itxaropen hori ETAren "sukaldean berriz berotutako platera da", Aznarren ahotan.

Ignacio Cosido PPko diputatuaren España, camino de libertad liburuaren aurkezpen ekitaldian egin ditu adierazpenak Aznarrek. Liburua ''Gota a Gota'' argitaletxeak editatu du, FAESen enpresa batek.

Mariano Rajoy Alderdi Popularreko buruzagiak, eta Jaime Mayor Oreja eta Angel Acebes Barne ministro ohiek Aznar lagundu dute. "Terrorismoa gaitzesten ez dutenek eta egitasmo totalitarioari uko egiten ez diotenek" erakundeetara heltzea arbuiatu du Gobernuko presidente ohiak.

Aznarren hitzetan, "ideia guztiak ez dira legitimoak demokrazian, nahiz eta indarkeria albo batera utziz azaldu".

Datorren urteko maiatzean udal-hauteskundeak izango dira EAEn, horregatik, "terrorismoaren konplizeek bakea ekarriko ez" dutela gogorarazi du presidente ohiak, horrek segurtasunaren eta askatasunaren "alde lan egin eta lan egiten ari direnak, eta biktimak iraindu egiten dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea