Itxi

Politika

Protesta unibertsitatean

Madrilgo ikasleek Felipe Gonzalezi: 'Odolez zikinduta zaude'

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako presidente ohiak jardunaldi batzuetan parte hartu behar zuen Juan Luis Cebrian Prisa taldeko presidentearekin batera. Ekitaldia bertan behera utzi dute.

1:25
Felipe González UAMen

Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Zuzenbide Fakultatean protesta egin dute gaur 200 bat ikaslek —gehienek burua estalita zuten— Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuaren presidente ohiaren kontra. Ikasleek fakultateko atea blokeatu dute, PSOEko buruzagia sar ez zedin. Gonzalezek mahai-inguru bat zuen 12:00etan, Juan Luis Cebrian Prisa taldeko presidentearekin batera.

"Felipe Gonzalez, odolez zikinduta zaude" eta "hiltzaileak, ez zarete ongietorriak" bezalako oihuak egin dituzte manifestariek. Pankarta bat ere zabaldu dute, honako leloarekin: "ez zarete ongietorriak Gal, Panamako paperak, Estatu kolpeak, terrorismoa, manipulazioa, zentzura, tortura, oligarkak".

Protesta dela eta, mahai-ingurua bertan behera uztea erabaki du azkenean Unibertsitateak.

Manifestariek Zuzenbide Fakultatearen 'Tomas y Valiente' areto nagusia inguratu dute eta kolpeak eman dizkiote ateari. Areto barruan, 100 bat pertsona zeuden.

Fakultatearen kanpoaldean, hainbat ikaslek panfletoak banatu dituzte "txarrena eta desagertzen ez dena ordezkatzen duten pertsona higuingarri hauei boikota egiteko zilegitasun osoa" dutela defendatuz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena