Politika -

Apirilean geratu zen libre

Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Rafa Diezen bermepeko askatasuna

Epaileak errefusatu egin du Fiskaltzak aurkeztutako helegitea. Garzonek utzi zuen aske LABeko idazkari nagusi ohia, haren ama zain dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak baieztatu egin du Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiaren fidantzapeko askatasuna, Baltasar Garzon epaileak apirilaren 26an ezarri zizkion kautelazko neurriak bete dituela argudiatuta.

Gaur publikatutako auto batean, Zigor Aretoko hirugarren salak errefusatu egin du Fiskaltzak aurkeztutako helegitea.

Auzitegiak adierazi du Usabiagaren amak kimioterapia behar duela eta "depresioa" duela, eta horrenbestez, etxean geratu beharra duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea