Politika -

Memoria Historikoa

Gerra Zibileko paperak Euskadira ekartzeko prozesua hasi dute

Lanen ardura duen batzorde teknikoa ekainaren 14an osatu zuten, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak azaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzari atzemandako agiriak itzultzeko prozesua hasi dutela iragarri du gaur Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak Diputatuen Kongresuan. Dokumentu horiek Salamancako Memoria Historikoaren artxiboan daude orain.

Exekutiboari egindako kontrol saioan galdera egin dio Aitor Esteban EAJko diputatuek. Lanen ardura duen batzorde teknikoa ekainaren 14an osatu zuten, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak azaldu duenez. Batzordea Kultura Ministerioko bi ordezkarik eta Eusko Jaurlaritzako beste bik osatzen dute.

Gonzalez-Sinderen ahotan, hemendik aurrera ondasun bakoitza Memoria Historikoaren zentro dokumentalean egiaztatu beharko dute eta ondoren digitalizatu eta Espainiako Artxiboen atarian sartuko dute Eusko Jaurlaritzari lagatzeko.

Dokumentuak eskatzeko 2005eko legeak ezarritako epea otsailaren 12an amaitu zen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskaera jaso duten bakarra izan dela baieztatu du ministroak.

Zentzu honetan, paperak itzultzerako orduan "atzeratzeak" ez egotea espero du Estebanek, eta legeak esaten duena betetzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea