Politika -

"Erabateko desadostasuna"

Egiguren "erabat oker" dago, Rubalcabaren ustez

Hori da erantzun duena Egigurenek "etorkizunaren kalterako" izango dela "Batasuna legez kanpo mantentzea" esan ostean; eta, gaineratu duenez, "ideia onak izan ohi ditu", baina "gaurko hori ez da ona".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren iritziz, Jesus Egiguren PSEko presidentea "erabat oker" dago esaten duenean "etorkizunaren kalterako" izango dela "Batasuna legez kanpo mantentzea". Rubalcabaren esanetan, politikari euskal herritarrak "ideia onak izan ohi ditu", baina "gaurko hori ez da ona" eta Gobernuak "ez du bide hori igaroko".

Rubalcabak argi utzi nahi izan du "estimu handitan daukala" Euskadiko Alderdi Sozialistaren agintaria. "Bere ideiak beti iruditzen zaizkit interesgarriak, aztertzen eta ikertzen ditut", baieztatu duenez. Halere, azaldu du, bere ustez, alderdikidea "oraingo honetan erabat oker" dagoela.

"Erabat oker dago eta inondik inora ez dugu berak aipatzen duen bide hori hartuko", esan du Barne Ministerioaren buruak. Halaber, azpimarratu du "bi gobernuok erabaki dugun politika mantenduko dugula".

Horrez gain, gogoratu du "legez kanpo dagoen Batasunak" hauteskundeetan berriz ere egon nahi badu "bi aukera, bi eta bakarrik bi" dituela: ETAri armak behin betiko uzteko sinestarazi, indarkeria alde batera utzi; edota ETArekin harremanak eten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea