Politika -
2005ean atxilotuak
Poliziak Arnaltz Gisasola eta Oier Goitia Espainiara eraman ditu
Audientzia Nazionalak eskatuta egin dute lekualdaketa; auzitegiak terrorismo delituak, armak gainean edukitzea eta banda armatuaren kide izatea leporatzen die.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko hainbat agentek, Polizia Judizialaren Komisaldegiko Nazioarteko Polizia-Elkarlanerako Unitatearekin batera, Frantziatik Arnaltz Gisasola Olaeta eta Oier Goitia Abadia ETAko kideak Espainiara eraman ditu.
Audientzia Nazionalak biak bertaratzeko eskatu du, Gisasola terrorismo delitua egotzita bost urteko kartzela-zigorra betetzeko, eta Goitia banda armatuko kide izatea, armak edukitzea eta terrorismo delitua ere leporatuta.
Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gisasola, 33 urtekoa eta Gernikakoa (Bizkaia), 2005eko abenduaren 28an atxilotu zuten Tournon-Saint-Pierre herri frantziarrean, Indre departamentuan. Vienneko departamentuan aurretik lapurtutako furgoneta batean zihoan eta agiri faltsuak zeramatzan.
Bestalde, Oier Goitia Abadia, 35 urtekoa eta bilbotarra (Bizkaia), Buru-Hauste komandoaren kide izan zen, Madrilen 2000 eta 2001ean ekintzak egin zituenaren kide, alegia. 2005eko maiatzaren 23 izan zen atxilotua Romans-sur-Isre Frantziako herriaren etxebizitza baten barruan.