Politika -
Paris
Kartzelatu egin dute Mikel Irastorza ETAko ustezko kidea
Etxean ostatu eman zioten bi pertsonak aske utzi dituzte, baina karguak egotzita.
Agentziak | erredakzioa
Mikel Irastorza ETAko ustezko kidea kartzelatu egin dute, Parisen terrorismoaren aurkako epaileak galdekatu ostean. Azkainen ostatu eman zioten bi pertsonak, aldiz, aske utzi dituzte, baina karguak egotzita.
Azkenean ez diote egotzi Irastorzari erakunde terroristako buruzagi izatea, Espainiako agintariek ETAko buru gisa aipatu bazuten ere.
Larunbatean hartu zituzten preso, Azkainen, 'Nerin' operazioaren baitan. Irastorzak ez du auzirik zabalik Espainian, eta, beraz, ezingo dute Espainiaratu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea