Politika -

Nafarroako EAJko mendeurrena

'Bakerako aukerarik badago gauzatzea' eskatu du Urkulluk

Urkulluk adierazpen hauek egin ditu Nafarroako EAJko mendeurrena ospatzeko Iruñean egin den ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakegintzan zabaldu litezkeen bideekin ez espekulatzeko, eta bide horiek benetan jorratzeko eskatu du Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko presidenteak.

"Beste batzuk, PSOE, Batasuna, Plataformak edo bakearekin jolasten eta herri honen bakea eta etorkizun politikoarekin espekulatzen badute, guk ez", adierazi du jeltzaleak.

Horretaz gain, egin daitekeen "gutxiengoa hedabideetatik pasatzeari uztea eta bakea ezartzeko biderik egotekotan, horiek jorratzea" dela esan du.

Urkulluk adierazpen hauek egin ditu Nafarroako EAJko mendeurrena ospatzeko Iruñean egin den ekitaldian. Bertan Urkullku zein Jose Angel Agirrebengoak Nafarroa Bairen aldeko "zalantzarik gabeko" apustua adierazi dute.

Sozialisten eta popularren kontrako kritikek ere leku izan dute Iruñeko ekitaldian. Urkulluk esandakoaren arabera, biek " egoera zailean dagoen herrialde baten gobernagarritasunaren aurretik euren interesak jartzen dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea