Politika -

Inbestidura saioan

EH Bilduk lehendakarigaia aurkeztuko duela uste du Egibarrek

EAJren bozeramaileak eta GBBko presidenteak adierazi duenez, PSErekin izandako negoziazioek "inbestidura dute helburu".

Joseba Egibar jeltzalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar jeltzalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Joseba Egibar jeltzalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJk duen bozeramailearen ustetan, EH Bilduk lehendakarigaitza aurkeztuko du hilaren 23an izango den lehendakariaren inbestidura saioan. Dena dela, EH Bildurekin eta PSE-EErekin harremanetan daudela onartu du.

Radio Euskadin izandako tertulia politikoan, Euskadiren gobernagarritasunaren harira, alderdiek abiatutako negoziazioak izan dituzte legebiltzarkideek eztabaidagai. Horrekin lotuta, Egibarrek azpimarratu dunez, ziurra den gauza bakarra EAJk Iñigo Urkulluren hautagaitza aurkeztuko duela da.  "Gutxienez 28 sinadurarekin aurkeztuko dugu hautagaitza, baina gehiago izatea espero dugu", zehaztu du.

Hala eta guztiz ere, "gauzak ikusita, gutxienez bi hautagaitza egongo direla ondorioztatu dezakegu, Iñigo Urkullurena eta Maddalen Iriarterena", gaineratu du buruzagi jeltzaleak.

"Prozesu negoziatzaileei eusten diegu PSErekin eta EH Bildurekin, baina EH Bilduk hasieratik adierazi du oposizioaren lehenengo indarra dela, eta horrek bere jarrera zehazten du, alternatiba izan nahi duelako. Aldi berean esan du ez dituela garapen soziala sustatzen dituzten akordioak oztopatuko", adierazi du.

Hori dela eta, Egibarren iritzian, "inbestidurak berak akordio puntuala, legegintzaldi osorako edo koaliziokoa ekar ditzake". Zentzu horretan, esan duenez, EAJ PSErekin ari da "zuzenean" negoziatzen.

"Suspertze ekonomikoa, enplegua, babes soziala, bakea eta elkarbizitza eta autogobernua alorretan aurrerapausoak izan dira, baina oztopoak ere badaude", gaineratu du. "Fase honetan EH Bildurekin ere ari gara hizketan, datorren astean batzartuko gara; PSErekin ere bai", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Joseba Egibar Artola albisteak Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak EH Bildu Nafarroa