Politika -

Akordioa

EAk eta ezker abertzaleak bat egin dute, euskal Estatua helburu

Bi alderdiek txosten bat aurkeztu dute, eta horretan "bide baketsuen erabileraren konpromiso tinko eta erabatekoa" eskatzen duen "prozesu demokratikoa" bultzatzearen alde egin dute.

46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak akordio bat sinatu dute euskal Estatu independentea sortzearen alde. Dokumentuan bide baketsuen erabileraren konpromezu trinko eta erabatekoa" eskatzen duen "prozesu demokratikoa" bultzatzearen eta giza eskubideen babesaren alde agertu dira.

Bi alderdiek Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu dute batera dokumentua, 'Lortu Arte' lelopean egindako ekitaldian.

Dokumentuak Mitchell Oinarriak bere gain hartu ditu "hainbat alderdien arteko elkarrizketa prozesu baten ardatz bezala, negoziatutako konponbide politikoa lortzeko".

Testuak ez du ETA aipatzen baina "arazo politikoak indarkeria ekarri duela eta zoritzarrez, bortizkeria agerian" dagoela adierazten du.

Dokumentuan "martxan dagoen" prozesu demokratikoa menifestazio, elkartze eta adierazpen askatasun eskubidearen errespetua behar duela adierazi dute ere, horregatik, Alderdien Legea eta ETAko presoak "neurri gabe zigortzea" bilatzen dituen beste neurriak bertan behera uztea eskatu dute.

Nafarroari buruz, "lurralde horretako herritarrei mugarik jartzen ez dien ezsena berri bat lortu" nahi dute.

Iparraldek "egoera sostengaezina" pairatzen duela salatu dute ere, "Estatu frantziarrak ez baitio inolako onarpenik eman", eta "hiru lurraldeentzat autonomia bat sortzearen" alde agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea