Politika -

Erreakzioak

PP: 'Txostenak ez du ETA gaitzesten ezta aipatzen ere'

Leopoldo Barredaren ustez, akordioak "egoera zailean" jarri ditu EA eta "hainbeste iragarpen egin eta idatzita ez dagoena irakurri behar dela esango dutenak ere".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramaleak adierazi duenez, EAk eta ezker abertzaleak aurkeztutako akordioaren aurkezpenean "ez dute ETA gaitzetsi ezta aipatu ere egin". Horrek "egoera zailean" jarri ditu EA eta "hainbeste iragarpen egin eta idatzita ez dagoena irakurri behar dela esango dutenak ere".

Barredaren arabera, nahiz eta sektore batzuek "hainbeste itxaropen" izan, azkenik Euskalduna Jauregiko ekitaldia "ke bihurtu da".

Dokumentuak "negoziazio politikoa eta independentzia exijitzen ditu, baina ez dago ETAren gaitzespenik" adierazi du Barredak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea