Politika -

Erreakzioak

EAk eta ezker abertzaleak 'bat egingo dute hauteskundeetan', dio H1!ek

Galdosen arabera, EA eta ezker abertzalearen hurbilketaren inguruan, denborak arrazoia eman dio alderdiaren fundatzaileei, baina testuak ez du "ezer berririk" aurkeztu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak adierazi duenez, denborak arrazoia eman die bere alderdiaren fundatzaileei, EAtik banandu ostean, eta EAk eta ezker abertzaleak "bat egingo dute hauteskundeetan" ziurrenik.

Galdosek adierazi duenez, dirudienez, testuak ez du "ezer berririk" aurkeztu, "bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustuak hamarkada bat baino gehiago darama euskal eszena politikoan".

"Ezker abertzaletik urratsak ematen ari" direla ez du ukatu nahi izan Hamaikabatek, baina "laster ETAk armak erabat uztea edo harengandik aldentzea" espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea