Politika -
Uztailean hasiko da
Udalbiltza auzia "bertan behera" uzteko eskatu dute 40 elkartek
Uztailaren 15ean, Madrilgo Auzitegi Nagusian, epaiketa hasiko da. ELA eta LAB sindikatuek, Lokarrik edo Aralarreko gazteek manifestua sinatu dute.
Erredakzioa
Udalbiltza auzian auzipetutako 22 kideei elkartasuna eta babesa eskaintzeko manifestua aurkeztu dute gaur Euskal Herriko 43 kultur eragile, sindikatu eta talde sozialek. Auzitegi Nazionalak uztailaren 15ean ekingo dio epaiketari.
Pazis Garcia Iparra Hegoako ordezkariak eta Mikel Luluaga Bai Euskal Herriari-ko kideak testua irakurri dute gaur goizean. Sinatu dutenen artean, ELA eta LAB sindikatuak, Lokarri, Berria egunkaria edota Iratzarri, Aralarreko gazte taldea.
Udalbiltza sortu zenetik "egindako lanari zilegitasuna" onartu diete sinatzaileek. Epaiketaren bezperan, fiskalaren eta herri akusazioaren eskaerak "neurrigabekoak" direla adierazi dute. 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Udalbiltza auzian.
Sinatzaileek epaiketa "bertan behera uzteko" eskatu dute.