Politika -

Eusko Jaurlaritza

Urkullu: 'Errespetua zor diegu beste alderdi politikoei'

Jarduneko lehendakaria Bilboko Euskalduna Jauregian izan da, Hiriari eta Ekonomiari buruz antolatu duten lehen Foroaren inaugurazioan.

Iñigo Urkullu, Bilbon izandako foro baten inaugurazioan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, Bilbon izandako foro baten inaugurazioan. Argazkia: EFE
Urkullu: 'Azken tramite bat geratzen da oraindik'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak EAJk eta PSE-EEk koalizio-gobernua osatzeko asteburuan lortutako aurreakordioari buruzko iritzia emateari uko egin dio gaur goizean; izan ere, "oraindik tramite bat geratzen da", azpimarratu du.

"Errespetua zor diegu beste alderdiei", esan die Urkulluk kazetariei, gaur arratsaldean EAJren Batzar Nazionalak eta PSE-EEren Batzorde Nazionalak itun programatikoa eta EAEko Jaurlaritzaren egitura berresteko egingo dituzten bilerei buruz galdetu diotenean.

Bilbon, Euskalduna Jauregian, Cities & Economy Forum foroa inauguratzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek jarduneko lehendakariak. Amerika, Asia eta Europako hainbat hiritako ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian, baita Iberdrola, Mastercard, BBVA eta Google enpresetako zuzendaritza-taldeetako kideek ere.

EAJren eta PSE-EEren arteko hitzarmenari esker, Urkullu lehendakari aukeratuko dute ostegunean, Eusko Legebiltzarrean, bigarren bozketan. Gehiengo sinplea lortuko du, aldeko 37 boto eskuratuta: EAJren 28 eta PSE-EEren 9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Gaurko azken orduko albistea