Politika -

Bihotzekoak jota hil zen

Gaur arratsaldean egingo dute Rita Barberaren aldeko hileta-elizkizuna

Mariano Rajoyk iragarri du joan egingo dela elizkizunera, nahiz eta sendiak esan duen ez duela nahi ez alderdi politiko ez erakundeetako ordezkaririk bertan aurkeztea.

Argisariak eta argazkiak, Valentziako udaletxearen atarian. Argazkia: EFE
Argisariak eta argazkiak, Valentziako udaletxearen atarian. Argazkia: EFE
Argisariak eta argazkiak, Valentziako udaletxearen atarian. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rita Barbera senatari, Valentziako alkate ohi eta PPko kide ohiaren aldeko hileta-elizkizuna gaur, osteguna, 16:00etan egingo dute Valentzian, senide eta lagun artean. Izan ere, familiak azpimarratu du "egokia" litzatekeela "intimitatean" eta alderdi politiko eta erakundeetako ordezkaririk gabe egitea.

Ohar baten bidez, Barbera Nolla sendiak "eskerrak" eman ditu jasotako animoengatik, 24 urtez Valentziako alkate izandakoaren heriotza dela eta.

Hileta "senide, lagun eta gertukoen artean" egiteko "nahia" agertu dute aipatu ohar laburrean, eta "egokia litzateke alderdi politiko eta erakundeen ordezkaririk bertan ez egotea", gaineratu dute.

Halere, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta Alderdi Popularreko presidenteak iragarri du joan egingo dela Valentzian egitekoa den elizkizunera,  nahiz eta sendiak kontrako nahia agertu.

Barberaren heriotzaren berri izan eta gero, Rajoyk aitortu du "pena handia" sentitzen duela eta "oso gogorra" egiten ari zaiola gertatutakoa onartzea.

Atzo, elizkizuna Valentzian

Barberaren senide eta lagunak eta PPko hainbat agintari bildu ziren atzo Valentziako katedralean, Barberaren "betiko atsedenaren" alde egindako mezan.

Besteak beste, Valentziako alkate ohiaren ahizpak eta lobak izan ziren bertan, eta baita Francisco Camps Valentziako presidente ohia, Juan Cotino Valentziako Gorteen presidente ohia eta Alfonso Suarez Illana Espainiako presidente ohiaren semea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Rajoy Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea