Politika -
Polizia-operazioa
Atxilotu bat Madrilen, jihadismoaren aurkako operazio batean
Gizona Vecindarion bizi zen, eta Siriara bidaia egiteko asmoa zuen, Daeshekin bat egiteko.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak gizon palestinar bat atxilotu du Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan, Madrilen, Siriara bidaiatzera zihoala. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Daeshekin bat egiteko asmoa zuen.
Atxilotutako pertsona Vecindarion bizi zen, Kanaria Handian. Guardia Zibilaren agenteek Tinajo kaleko 16. zenbakian miaketa egin dute igande goizean, Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzio epaitegiak aginduta.
Guardia Zibilak 2014ean abiatu zuen ikerketa, Estatu Islamiarraren alde egindako ekintzen harira. Atxilotua guztiz erradikalizatzen joan zela egiaztatu zuen Poliziak, talde terroristaren propaganda jarraitzen zuela baieztatu ostean.