Politika -
Nafarroa
Julian Isla Bardeako Batzordearen presidentea hil da
Julian Isla UPNeko kidearen hilotza bere etxeko lursail batean topatu dute, Corellan.
Agentziak | Erredakzioa
Julian Isla Bardeako Batzordearen presidente hil egin dela jakinarazi dute Foruzaingoaren iturriek. Hilotza bere etxeko lursail batean topatu dute, nekazaritza-gune batean, Corellan.
Haren senideek aurkitu dute UPNeko kidearen gorpua, eta Foruzaingoa ohartarazi dute.
Islaren heriotzaren berri izan ostean, UPNk agiri bat kaleratu du bere "atsekabea eta samina" agertuz.
"UPNk eskertu egin nahi du Julian Islak alderdiagatik, Corella bere jaioterriagatik, Erriberagatik, Bardeagatik eta Nafarroagatik egindako lana", dio oharrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea