Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
PPk 'isilik' egoteko eskatu dio Egigureni
Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak ziurtatu du PSEko presidenteak "krisia" sortu duela bi alderdien artean, baina ganditzen saiaru direla.
Erredakzioa
Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak "isilik" egoteko eskatu dio gaur Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari, eta ezker abertzalearen egoerari buruz egin dituen hausnarketen ondorioz bi alderdien artean "krisia" sortu duela gaineratu du.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Alonsok adierazi du "argi" dagoela ETA orain ez duen "leku politikoa" hartzen saiatzen ari dela.
Horren ildotik, Egigureni "zuhur" jokatzeko eskatu diotela azaldu du. "Eta isilik egoteko gai bada, egin dezala, haren hitzekin krisia sortu duelako, baina denok [egoera hori] gainditzen saiatu gara", esan du.
Alonsok ziurtatu du bere alderdia "zuhur" jokatzen ari dela, "terrorismoaren aurkako batasuna mantendu nahi dugulako". "Kontua oso serioa da, konfiantza izan behar dugu, eta Gobernuak konfiantza eman behar du. Alde guztien beharra da", azpimarratu du.
EAri dagokionez, Alonsok esan du ez dela baimendu behar alderdi abertzaleak Batasunari "estaldura" ematea, eta halako zerrendak galarazteko formulak egongo direla esan du.