Itxi

2016/12/06

12:59

Politika

Konstituzioaren eguna

Gaurko egunez ez dutela zer ospatu adierazi dute EAJk eta EH Bilduk

Agentziak 1 Erredakzioa

EAJk ez du Konstituzioaren erreformarik babestuko euskal auziari heltzen ez badio; EH Bilduren aburuz, euskal herritarrei dagokie bakarrik euren etorkizunaz erabakitzea.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak gaur ohartarazi duenez, bere alderdiak ez du Konstituzioaren erreformarik babestuko, baldin eta ez badie heltzen Euskadiren eta Kataluniaren asmo nazionalistei.

Estebanek agerraldia egin du Bilbon Jokin Bildarratzekin batera (EAJk senatuan duen bozeramailea) Espainiako Konstituzioa onartu zenetik 38 urte bete diren honetan, eta azaldu duenez, euskal nazionalistek ez dute gaurko egunean ezer ospatzeko arrazoirik.

"Ez gara sekula Konstituzio honekin identifikatu, EAJ euskal alderdi bat delako eta euskal nazioan, Europako herri zaharrenean, sinesten duelako eta nazio gisa aintzat har gaitzatela nahi dugu", esan du Estebanek. Ondoren, gogora ekarri du 1978ko erreferendumean EAJk abstentzioa eskatu zuela eta Euskadin Konstituzioak "erroldaren % 30k besterik ez zuela babestu".

Nabarmendu duenez, EAJk Konstituzioarekiko jarrera berari eusten dio 1978tik, eta, planteamendu horrek hura aldatzeko aukeraren aurrean ere balio duela gaineratu du.

"Aldaketak Euskadin eta Katalunian dagoen lurraldetasun arazoari heltzeko eta hura islatzeko izan beharko du, bestela ez du zentzurik eta ez du ezer konpontzen. Ez daitezela gure zain egon euskal nazioaren arazoa jorratzen ez duen erreforma baterako".

EH Bilduk gobernatzen dituen 40udaletxe irekita

Bestalde, EH Bilduk, Pello Urizar legebiltzarkidearen bidez, azaldu du gaurkoan EH Bildu lanean izan dela: "Gaur EH Bilduk gurea, euskal gizartearena, ez den ospakizun baten aurrean distantzia hartzea erabaki du. Horregatik, inor behartu gabe, lanean gaude. Lanean egoitzetan, lanean instituzioetan, eta lanean kalean. Horregatik ere, kudeatzen ditugun 40 udaletan lan egiteko eta gestioak egiteko aukera emango da".

 

"Keinu politiko honekin Estatuak ematen digun aukera bakarra menpekotasun harremana dela salatu nahi dugu -jarraitu du Urizarrek- baina salaketaz harago, euskal gizarteari dagokiola bere etorkizuna erabakitzea aldarrikatu nahi dugu ere. Azken finean Euskal Herriko gizon eta emakumeei dagokie bakarrik esatea zer izan nahi duten eta nola egin nahi duten" bukatu du legebiltzarkideak.

Podemos Euskadi erabakitzeko eskubidea jasota gera dadin aldeko

Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiaren iritziz, beharrezkoa da Espainiako Konstituzioa eguneratzea, eta eguneraketa horretan erabakitzeko eskubidea eta gizarte eskubideen sendotzea jaso beharko lirateke.

Zentzu horretan, hauxe esan dio Europa Pressi: "Konstituzioak herritarren eskubideak eta gizarte eskubideak sendotu behar ditu, eta lurraldetasunaren auzia konpontzeko konponbide demokratikoak jaso behar lituzke; hau da, erabakitzeko eskubidea Konstituzioan islatuta egon behar da".

Bere esanetan, "ez luke zentzurik izango" Konstituzioaren erreformari heltzea "aurre egin behar diren arazoei heldu gabe", eta erabakitzeko eskubidearena da "auzirik behinenetakoa".

behinenetakoa".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;