Politika -
"Galdera bat Europarentzat"
EAJk terrorismoaren amaieran EBk laguntzea eskatu du
Ramon Jauregik onartu du EBk "lagundu" ahal duela terrorismoa amaierara heltzen denean, baina kolaborazioa hori "ez da oinarrizkoa". Iturgaitzek "garaile eta garaituen" bakea defendatu du.
Erredakzioa
Izaskun Bilbao EAJk Europan duen ordezkariak berriz eskatu du Europar Batasunak Eurkadiko terrorismoaren amaieran kolaboratzea, "bakea bakarrik" ez datorrelako eta "denon artean eraiki" behar delako. Bilbaok ''Galdera bat Europarentzat'' herri foroan, Eusko Legebilztarrean, egin ditu adierazpenok, europar legebiltzarrean dauden beste euskal ordezkariekin batera.
Ordezkari jeltzaleak aurreko 15ean Bruselan egindako aldarrikapena egin du berriz ere; orduan EBk Irlandako bake prozesuari bere garaian eskainitako laguntza Euskadiri ere eskaintzeko eskatu zuen "ETAk armak uzten baditu". Gaineratu duenez, bakea lortzeko, "lehenengo ETAk su-etena iragarri behar du".
Bestalde, Ramon Jauregi PSOEren ordezkariak onartu du Europar Batasunak "lagundu" ahal duela terrorismoaren amaieran Euskadin. Hala ere, haren esanetan, laguntza hori "ez da oinarrizkoa, garrantzitsuena terroristek hiltzeari uztea" da.
Gainera, zehaztu duenez, EBren laguntza Ipar Irlandako prozesuan terrorista ohien "birgizarteratzean" zetzan. Jauregiren arabera, "egunen batean" ETAk armak uzten baditu EBk "lagundu dezake".
Carlos Iturgaitzek (PP) Ipar Irlandako gatazkaren eta Euskadiko gatazkaren arteko ezberdintasunak nabarmendu ditu; Irlandan "bi komunitate" eta bi talde terrorista aurrez aurre daude -IRA eta unionista paramilitarrak- eta Euskadin "terrorista batzuek euskal gizartearen bizitza ostopatzen diote".
Horrez gain, "garaitu eta garaileen" bakea lortzeko beharra azpimarratu du, non garaituak terroristak izango diren eta garaileak demokratak eta biktimak. "ETAko hiltzaileak ezin dute garaipenik ezta berdinketarik ere lortu negoziaketen edota elkarrizken bidez".