Politika -

Ordutegi aldaketa

Lanaldia 18:00etan amaitzea proposatuko du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak iragarri du estatu-akordio bat lortu nahi duela lanaldia 18:00etan amaitzeko eta ordu-eremua aldatzeko.

Lanaldia 18:00etan amaitzea proposatuko du Espainiako Gobernuak

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatima Bañez Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroak esan du Espainiako Gobernuak estatu-akordio bat bilatuko duela ordutegiak aldatzeko. Ildo horretan, iragarri du Mariano Rajoyren exekutiboaren asmoa "lanaldia 18:00etan" amaitzea dela eta ordu-eremua aldatzeko aukera ere aztertu nahi dutela.

Hala jakinarazi du Kongresuko batzordean lana eta familia uztartzeko neurriez hitz egiteko egin duen agerraldian. Neurri horien artean etxetik lan egiteko aukera ematea edota gai propioak kudeatzeko ordutegi-poltsa bat sortzea aipatu ditu.

Bañezek esan du lanetik 18:00etan ateratzea ahalbidetuko lukeen lanaldia ezartzea ez dela utopia bat. "Espainiako gizartearen babesa beharko lukeen proposamen ausarta da", azpimarratu du.

Ildo berean, gogoratu du Estatuaren ordu-eremua aldatzeko eta lanaldia 18:00etan bukatzeko proposamena Mariano Rajoyk egin zuela bere garaian, eta sektore publikoan nahiz pribatuan ezarri beharko litzatekeela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken orduko albistea