Politika -
Urdaibaiko proiektua
Bilbao, Guggenheimaren lidergoa lehendakariari emateko prest
Diputatu orokorraren ustez, akordio batera heltzeko "tartea" dago "pertsona asko garelako Urdaibaiko Guggenheimen proiektua aurrera irtetzea nahi dugunok".
Erredakzioa
Jose Luis bilbao Bizkaiko diputatu orokorrak Patxi Lopez lehendakariarekin bilera bat izatea eskatu du, Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren inguruan akordio batera heltzen saiatzeko. Horretaz gain, Guggenheimaren lidergoa lehendakariari emateko prest dago Bilbao.
Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, akordio batera heltzeko "tartea" dagoela esan du diputatu orokorrak eta lidergoa lehendariari emateko prest dagoela esan du "pertsona asko garelako Urdaibaiko Guggenheimen proiektua aurrera irtetzea nahi dugunok".
Ildo horretan, Patxi Lopez lehendakariari Eusko Jaurlaritzarentzak kosterik izango ez duen eta konpromezu politikorik izango ez duen arkitektuen nazioarteko lehiaketa deitzea eskatu dio Bilbaok.