Politika -
Ricardo Arregi eta Tenderian
Edukiontzi bat erre eta batzoki baten kontra pintura bota dute Bilbon
Gainera, batzokiaren horman ETAren aldeko pintadak egin dituzte. Suteak, antza nahita eginda, bi autori eragin die.
Erredakzioa
Papera botatzeko edukiontzi bati su eman diote bart Bilbon eta, horren eraginez, bi autotan, lonja batean eta gertuko eraikin batean kalteak izan dira, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Gertaera, antza nahita eginda, Ricargo Arregi kalean izan da 23:00ak aldera. Garrek bi autotan kalteak eragin dituzte eta keak lonja batean eta gertu zegoen eraikin batean ere kalteak eragin ditu.
Bilbon ere, 22:40ak aldera, talde batek Tenderia kaleko batzokiaren kontra pintura bota dute eta ETAren aldeko pintadak egin dituzte, aipatu iturriak zabaldu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea