Politika -
Madril
Patxi Lopez: 'Guztiok gaude terrorismoaren kontra lerro gorrian'
Juan Carlos Erregeak ETAren amaiera "ezinbesteko lehentasuna" dela adierazi du Madrilgo Kongresuan terrorismoaren biktimen omenez egin duten ekitaldian.
Erredakzioa
Terrorismoaren "zigorra"rekin "Zuzenbide Estatuaren tresna guztien bidez" bukatzea "ezinbesteko lehentasuna" dela esan du Erregeak eta, halaber, "indar demokratiko guztien" batasunera deitu du basakeria horren aurrean, esan duenez, "gizarte espainiarrean aho batez egin den eskakizunetariko bat da eta demokrata guztien beharra biktima eta haien familien aurrean".
Kongresuan terrorismoaren biktimen omenez egin duten ekitaldian, Juan Carlos Erregeak esan duenez, herrialde demokratiko eta aske orok ezin ditu terroristen "atentatuak, mehartxuak eta xantaiak onartu".
"Espainia eta espainiarrak debora asko daramagu bere amorrua, hondamena eta buruberokeria jasaten", Monarkaren hitzetan. Geroago, Segurtasun Indarren, Justizia eta nazioarteko elkarlanaren "gorputz eta arimari" esker egin diren "aurrerapenak" eskertu ditu.
Erregeak ziurtatu duenez, gizarte espainiarra dena biktimei "eker" da, nahiz eta "inork eta ezerk" ezin "ordaindu" euren bizitzen galera "gogorra", euren zauri eta ebakiondo "sakonak", eta euren familiei esker ere, jasan duten sufrimendua, "bizitzan arrastaka eramango dutena", ezin ordaindu arren.
Jose Bono Kongresuko presidenteak adierazi duenez, terrorismoarekin ezin da "urrats gutxiagorik izan" eta "lerro gorria zapaltzera" ausartzen diren politikariak zigortzea sustatu du.
Patxi Lopez
Patxi Lopez lehendakaria ere bertan izan da eta Bonoren hitzaldiaren inguruan, terrorismoaren kontrako borrokan "jende guztia" orain "lerro gorriaren barruan" dagoela adierazi du.
Indar politikoen eta instituzioen adostasunarekin, "biktima izateak esan nahi duena ikusi" dezakegura adierazi du Lopezek, eta, horrela, "elkar lan egitea Espainian, eta bereziki, Euskadin, indarkeriarekin erabat amaitzeko".