Politika -
Ipar Irlanda
Estradizio aginduari erantzun beharko dio gaur Mitxelenak Belfasten
Fermin Vila Mitxelena Belfasteko Auzitegian aurkeztu beharko da. Espainiak atxiloketa agindua jarri zuen ETAko ustezko kidea estraditatzeko.
Erredakzioa
Fermin Vila Mitxelena ETAko ustezko kidea Belfasteko Auzitegian aukeztu beharko da gaur Espainiako agintariek ezarritako estradizio agindu bat dela eta.
Ipar Irlandako Poliziak iragan ostegunean Belfasteko erdigunean atxilotu zuen, eta galdeketa amaitu ostean, larunbatean aske utzi zuen, ondoren berriro atxilotzeko, Espainiako agintariek ezarritako agindua dela eta.
Vila Mitxelena EBko 2001eko zerrendan ETAko kide bilatuenen artean dago eta gaur Belfasteko Auzitegian aurkeztu beharko da Espainiaren estradizio agindu bati aurre egiteko.
Barne Ministerioak adierazi zuenez, ETAko ustezko kideak ''Madrilgo komandoa'' osatzen zuen eta auto-bonbekin egindako lau erasotan parte hartzea leporatzen diote; 1989. urtetik ETArekin harremanak izanda. Urte berean, ''Berria komando legaleko'' kidea izatea leporatuta atxilotu zuten Vila Mitxelena.
1994. urtean Herri Batasunaren hautagai bezala aurkeztu zen Europako Parlamenturako uztailaren 12an.
2001eko martxoan bere etxebizitzatik ihes egin zuen Guardia Zibilak ''Sugoi komando legala'' eta ''Zapaburu komandoa'' desegin ostean. Urte horretako apirila eta urriaren artean ''Madril komandoko'' kide izan omen zen Frantziara ihes egin baino lehen.
2010eko maiatzaren 18an Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindu europarra ezarri zuen bere aurka, terrorismo delitua leporatuta.