Politika -
EA-Ezker Abertzalea akordioa
PP: 'EAk bere burua fagozitatzen utzi du, politikan zeresana izateko'
El Mundo egunkarian publikatutako iritzi artikulu batean, Antonio Basagoitik esan du "ETAk Eusko Alkartasuna erabili" egin duela "iniziatiba hartzeko".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPren buruzagiaren esanetan, "EAk bere burua fagozitatzen utzi dio ETAri, euskal politikagintza zeresan apur bat izateko".
Basagoitik, El Mundo egunkarian publikatu duen iritzi artikulu batean, adierazi du ETAk EA "erabili" egin duela, "iniziatiba hartzeko, arnasa hartzeko eta deslegitimazioa gainditzeko asmoz". PPko buruzagiak uste du hurrengo urratsa ezker abertzalearen legeztatzea izango dela, "finantziazioa, protagonismoa eta prestigioa errekuperatzeko eta ondoren ''Estatuko ordezkariak'' seduzitzen saiatzeko".
Gauzak horrela, Antonio Basagoitik azpimarratu du PPren jarrera betikoa izango dela: "Gure aldetik, ate guztiak itxita izango dituzte eta ezinbestekoa da hain emaitza onak eman dizkigun bidetik jarraitzea: irmotasuna, legezkotasuna, popularren eta sozialisten arteko batasuna...". "Terrorismoaren amaiera justizia izango da biktimentzat; hiltzaileek egindakoa ordainduko dute; eta ekidin egin behar da ETAk bere helburuak edo haien zati bat lortzea, 857 pertsona hiltzeagatik", erantsi du.