Politika -

Udal bilkuran

EAJk Gernika Euskadiko hiriburua izatea eskatuko du

Luis Ortuzar EAJren Gernikako bozeramaileak eta datorren udal hauteskundeetako hautagaiak Gernika "euskal herritar guztien hiriburu sentimentala" dela esan du Radio Euskadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernika Euskadiko hiriburua izatea eskatuko du EAJren bertoko taldeak, izan ere, "hitzarmen, elkartasun eta topaketa lekua den herri honen erakusle" da eta, gainera, hiru herrialdeen sentimenduak "biltzen" ditu.

Asteazkenean, Gernikako alderdi jeltzaleak Gernika Autonomi Erkidegoko hiriburua izateko proposamen bat aurkeztuko du. Ekimen hori gainera Eusko Jaurlaritzari Lege batekin onartzeko eskatuko diola azalduko du du.

EAJren mozioak ez dio "Gasteizi erakundeen egoitza izatea" kendu nahi eta ezta "hiru lurraldeen hiriburuei buruzko eztabaida sortu nahi", Gernika "euskal herritar guztien hiriburu sentimentala" izan dela eta gaur egun ere horrela dela onartzea baizik, horrela adirazi du Luis Ortuzar EAJren Gernikako bozeramaileak eta datorren udal hauteskundeetako hautagaiak.

Ekimenaren garrantzia "akordio bat lortzea da, izan ere, Gernika horretarako leku aproposa da eta, gainera, "herri honen gertakizun historiko garrantzitsuenak gertatu dira bertan", horien artean, "lehen Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza, lehendakarien zin egiteak eta Gernikako Estatutua", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea