Politika -
Belfasten
Ipar Irlandako justiziak atzeratu egin du De Juanari buruzko erabakia
Irailaren 10ean ebatziko du De Juana estraditatzearen aurka defentsak aurkeztutako helegitea.
Erredakzioa
Ipar Irlandako justiziak atzeratu egin du Iñaki de Juana Chaos ETA kidearen espainiaratzearen inguruko erabakia hartzeko unea. Irailaren 10ean ebatziko du De Juana estraditatzearen aurka defentsak aurkeztutako helegitea.
De Juanaren defentsa abokatuak, espainiaratzea atzera botatzeko argudio sendoak dituela esan du, besteak beste, bere bezeroaren osasun egoera eta Espainiako justiziak De Juanarekin izaniko gehiegikeria.
De Juana behin-behinean aske zegoen 2008tik, baina aurtengo martxoaren 25etik ez dago haren berririk eta justiziak atxilotzeko agindua eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea