Politika -

Estatutaren sententzia

Herritarrak mobilizaziora deitu ditu Montillak 'haserre'

PP eta Auzitegi Konstituzionala gogor kritikatu ditu Kataluniako presidenteak. Gainera, Kataluniaren autogobernua defendatzeko manifestaldi bateratua egiteko dei egin die herritarrei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Montilla Kataluniako presidentea "haserre" agertu da Auzitegi Konstituzionalaren epaia ezagutu ostean eta PP zein auzitegia gogor kritikatu ditu. Gainera, Kataluniaren autogobernua defendatzeko manifestaldi bateratua egiteko dei egin die herritarrei.

Estatut-aren inguruko erabakia zein den jakin ondoren, Auzitegi Konstituzionalak "sinesgarritasuna galdu" egin duela eta epaitegi hura "deslegitimatuta" dagoela esan du Montillak.

Bere hitzetan, Kataluinako Estatut-a oraindik ere "indarrean dago" eta "konstituzionala" da, "PPk, helegitea aurkeztean, adierazi zuenaren kontrakoa".

"Popularrek ezin izango dute porrot politiko hau ezkutatu, eta ezin izango dute Estatut-a suntsitu", gaineratu du Montillak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea