Politika -

Katalunia

Bilera egingo dute Katalunian, erreferendumaren aldeko ituna hizpide

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak deituta, galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileek parte hartuko dute arratsaldeko goi-bileran. Ada Colau ere bertan izango da.

Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EiTB
Carles Puigdemont. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian independentziaren inguruko erreferenduma izango dute gaur arratsaldean hizpide Kataluniako Parlamentuko entzunaretoan egingo duten goi-bileran. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak deituta, galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileek parte hartuko dute. Ada Colau Bartzelonako alkatea ere bertan izango da.

Goi-bilera 17:30ean hasiko da, eta Kataluniako egoera politiko eta soziala aztertuko dute, erreferenduma 2017ko irailean egin ahal izateko.

Puigdemontek bileran parte hartzera deituta daudenei bidalitako eskutitzaren arabera, bilerak bost puntuko gai zerrenda izango du. Hala ere, bilerako puntu nagusia 'Pacte Nacional pel Referèndum' delakoa izango da eta, horren arabera, erreferendumaren aldeko itun nazionala eratzea proposatuko die Puigdemontek galdeketa egitearen alde dauden Parlamentuko alderdi politikoei —Junts pel Sí, Catalunya Sí que es Pot eta CUP— eta gizarte zibileko erakundeei -ANC, Òmnium Cultural y Associació de Municipis per la Independència (AMI)—.

Gaurko goi-bileran parte hartuko duten guztiak bat datoz Kataluniako herritarrei galdetzearekin, baina horretarako egin beharreko bidearen inguruan desadostasunak dituzte. Izan ere, batzuk aldebakartasunaren aldekoak dira —Puigdemont, Junts pel Sí eta CUP esaterako— eta beste batzuek —Ada Colau Catalunya Sí que es Pot— , berriz, erreferenduma estatu espainiarrekin adostuta egin behar dela diote. Are gehiago, galdeketa berme guztiekin eta Europar Batasunaren onarpenarekin egitea eskatzen dute azken horiek.

Bi jarrera horiek agerian gelditu ziren Kataluniako Parlamentuan egin zen Politika Orokorreko azken eztabaidan. Junts pel Sik eta CUPek erreferendumari buruzko ebazpen bat onartu zuten eta "Estatuaren babesa izan ala ez" beranduenera 2017ko irailean erreferenduma egitea erabaki zuten.

Además de representantes de sindicatos (CC.OO., UGT), patronales, entidades soberanistas, instituciones, y otras voces de la sociedad civil de Cataluña, a la cita acudirán caras visibles de las fuerzas soberanistas, empezando por la presidenta del Parlament, Carme Forcadell.

Sindikatuetako (CC. OO. eta UGT), erakundeetako eta gizarte zibileko ordezkariez gain, Kataluniako Gobernuko hainbat ordezkari gaurko goi-bileran izango dira Carles Puigdemont presidentea eta Neus Munte Presidentzia kontseilaria buru direla. Gainera, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak ere parte hartuko du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Pere Aragonès