Politika -

Izendapena

Iñaki Prego, Bizkaiko Garraio Patzuergoko kontseilari delegatu berria

EAJren hitzetan, izendapena ez da legala bateraezintasun arazo bat baitago; izan ere, Prego Bilboko Metroaren kontseilari delegatua da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Prego Bilboko Metroaren kontseilari delegatua Bizkaiko Garraio Patzuergoko delegatu berria izendatu dute PSEren kontseilarien laguntzarekin eta EAJren aurkako botoarekin. Joan den hilaren 21ean kargutik kendu zuten Juan Cruz Nives ordezkatuko du.

Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak jakinarazi du izendapena Garraio Patzuergoarekin bilera izan ostean. PSEk Nieves kargutik kendu zuen "kudeaketa urria" dela eta.

EAJren hitzetan, izendapena ez da legala bateraezintasun arazo bat baitago; izan ere, Prego Bilboko Metroaren kontseilari delegatua da.

Garraio Patzuergoak "ibilbide berri bat" hasi behar duela adierazi du Gascok; ildo horretan, joan den astelehenean guztien gustukoa zen hautagaia izendatzeko aukera eman zutela esan du, baina ezin izan zenez, "profil profesionalena" bilatu dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea